jueves, 22 de mayo de 2008

2008ko maiatzak 22

Gaurko eguna gelan lanak amaitzeko izan da, nik taldekoekin lana bukatuta izan dudanez gelatik joan egin gara beste gauzarik ez genuelako egiteko.

jueves, 15 de mayo de 2008

2008ko maiatzak 15

Gaur gelara sartzearekin batera irakasleak berari buruzko ebaluazio fitxa banatu du eta bakoitzak bere iritziaren arabera orria bete du.
Gero aurreko ostegunean hasitako power pointa lantzen jarraitu dugu irakaslearen azalpenekin batera eta klaseko azken momentu txiki bat taldeka egin behar dugun lanarekin jarraitu dugu.

domingo, 11 de mayo de 2008

2008ko maiatzak 11

Teknologia eta Metodologia bideoa:

Lehenengo eta oraingo metodologiaren aldaketa azaltzen da. Teknologien agerpenak hezkuntzan lehengon metodologiaren aldaketa suposatzen du. Teknologiaren eraginez metodologia modernoa eta dinamikoa erabili beharko da. Beraz, erabiltzen diren baliabideak kontutan hartuta metodologia egokitu behar da eta etorkizuneko irakasle bezela, gizarte eta metodologia berri horri egokitu beharrean gaude.

jueves, 8 de mayo de 2008

2008ko maiatzak 8

Gaur oso berandu heldu naiz tren arazo bategaitik eta ezin izan dut ezer egin. power pointa erabili duzuela esan didate, baina nik ez dut gaurko klasea jarraitu 15minutu bakarrik egon naizelako gelan.

Azkenean klase teorikoa ez zegoenez beste taldekoekin gelditu naiz ordu bat(10.30-11.30)eta power pointa nola erabiltzen den ikasi dut, taldeka egin behar dugun azkenengo lanerako garrantzitsua delako klase hau.

jueves, 1 de mayo de 2008

2008ko maiatzak 1

Bideoak Terueleko herri txiki batean, AriƱon hain zuzen, eramaten den metodologia aurkezten digu. Herri txiki honetako eskola batean ez dute testulibururik erabiltzen eta informazioa era digitalean aurkezten dute.
Ikasle bakoitzak ordenagailu bat izango du eta irakasleak azaldutakoa bertatik lantzeko aukera izango dute, baita gelako eta etxeko lanak egiteko aukera ere bertan azaltzen da.
Nahiz eta hasiera batean zaila iruditu umeek ulertzeko, sarritan erabiltzen den baliabide hau ezagutzeak, etorkizunean onurak ekarriko diela uste dut.
Guzti honek irakaslearen aldetik inplikazio gehiago eskatzen du, baina lortu daitezkeen etekinak onuragarriak direla uste dudanez egokia iruditzen zait.

lunes, 28 de abril de 2008

2008ko apirilak 24

Gaur denok batera irakaslearen azalpenak jarraituz bideo bat sartu dugu blogean.Eta klase praktikoa amaitzeko gelakideen helbideak gure blogean idatzi ditugu horrela nahi dugunean besteen blogak bisitatu ahal ditugu.

Ondoren, taldeka burutu behar dugun lanaren berri eman digu irakasleak eta denbora faltagaitik ez dut egunkaria egun berdinean idatzi.

jueves, 24 de abril de 2008